Gure ikuspuntua

Gure erakundearen izena (MAS Innovación Organizacional) gure ezagutzatik sortua izan zen eta hitz bakoitzak esanahia du.

“MAS”-ek honakoa esan nahi du, bezeroak laguntzeko, hauek berritu nahi duten erakunde oro izanik, analisi (A) sistema (S) multinibela (M) erabiltzen dugu. Gaztelaniaz (sistema de análisis multinivel) SAM nahiko arraroa zen, beraz buelta eman genion (MAS).

Gure enpresa sortu zenean “Innovación” (berrikuntza) hitza ez zen ezaguna. Orduan, erakundeak “aldaketaz” mintzo ziren, ez ordea “Berrikuntzaz”. Izenean aitzindari izan ginen beraz. Erakundeek berritzea lortu nahi genuen talde lana ardatz izanik.

“organizacional” (erakundea) hitzak lan inguruei erreferentzia egiten die, enpresak, instituzioak edo bestelako erakundeak direlarik, irabazi asmodun edo asmo-bakoak direlarik ere.

Logoak gure metodologia sistemikoa berresten du, hiru uztai zati lotu baitira, banakoa, ekipoak eta erakundeak adieraziz, maila sistemikoetan, elkarreraginean, jarduteko modu bat eratuz, “erakunde kultura” deiturikoa eta erakunde bakoitzean bakarra delarik, nahiz eta propietate batzuk elkarbanatzen diren.

Gure izatearen bereizgarriak:

-        Ikerkuntza-Ekintza: datuekin lan egitea gustuko dugu, emaitzak azalduz. Esku-hartzeen irismena neurtu eta ikasten jarraitu, aurrera egiten laguntzen gaitu.

-        Produktu eta zerbitzuen pertsonalizazioa: esku-hartzen gabiltzan erakundearen errealitatea aztertu eta honen behar zein helburuetara atxikitzen den proiektuak proposatzen ditugu.

-        Esperientzia eta profesionaltasuna: 12 urtetan egindako lana eta profesionaltasuna metatzen dugu, esperientzia eta profesionaltasun hau beti izan da Mas Innovación-en bereizgarri.

-        Orientazio praktikoa: gure esku-hartzeekin egunerokotasunean aldaketak bilatzen ditugu.

-        Lan ikuspegi global eta integrala: Beharrezkoa da ikuspegi globala izatea erakundean jasotzen denaren gaineko eta edozein mailatan (banakoa, taldea, erakundea) esku-hartze bat egin ahal izateko.

Zabaldu: